C.H. Txuriberriren helburua izotz gaineko patinaje artistikoaren praktika irakastea, garatzea eta hobetzea da, pertsonaren prestakuntza orokorrari erreparatuta.


Klubaren eta bere entrenatzaileen filosofiaren oinarria kirolarien prestakuntza integralean laguntzea da, pertsona osasuntsu eta orekatu gisa haien hezkuntzan parte hartuz, une oro kirolaren aurkako jokabideak eta jokaera desegokiak saihestuz eta hainbat balio sustatuz, hala nola adiskidetasuna, talde-espiritua, errespetua, diziplina, iraunkortasuna eta norbere burua gainditzea.

Lehiaketa-klub gisa, C.H. Txuriberrik oinarrizko kirola garatuko du patinatzaileak lehiaketetan sartzea errazteko baldintza gisa, eta kirolari horien garapen eta errendimendu hobea ahalbidetuko duten entrenamenduen eta bitartekoen kalitatea eskaintzeko. Hori guztia, hautsi ezin diren balio batzu errespetatuz, fair play hoberenarekin jokatuz eta jokabide etiko onenaren esparruan, klubaren barruan zein kanpoan.

HELBURUAK

1.-Txuriberri Izotz Talderaren helburu nagusiak izotz gaineko patinaje artistikoaren sustatzea, irakaskuntza, hobekuntza eta praktika dira.

2.- Patinajea praktikatzen dutenen beharrak asetzea eta arreta ematea. Hastapenetik eta kirolaren ezagutzatik goi mailako lehiaketetaraino.

Taldekideen arteko ERRESPETUA (patinatzaile, guraso zein entrenatzaileak), bai barruko bizikidetzan, baita kanpoko lehiaketetan ere.

Gaztea eguneroko lanarekin helburua lortzera ohitu dadin, AHALEGINA

Kirolariak, taldean hartutako engaiamenduen ardura izan dezan, KONPOMEZUA. Baita entrenamendu eta lehiaketetara joateko ardura ere.

Kirolariak kideenganako errespetua eta taldean behar bezalako elkarbizitza izan dezan, ADISKIDETASUNA.

• FAIR PLAYa. Kirolariak portaera etikoa izan beharko du lehiaketetan zein taldeko elkarbizitzan.

BALOREAK

Helburuak eta baloreak, Txuriberri taldeko estamentu guztietako kideek partekatu beharko dituzte; bai patinatzaileek, bai gurasoek, bai entrenatzaileek, baita zuzendaritza-batzordeak ere.

Horrez gain, kolektibo bakoitzak, taldearen giza eta kirol kudeaketa hobetze aldera, araudietan gauzatutako eskubide eta betebeharrak bere gain hartu beharko ditu.

Note: Carousel will only load on frontend.
by AXLI with love.