C.H. Txuri Berri nondik datorren ikusi ahal izateko, duela urte batzuk egin behar dugu atzera, izen horrekin ere ezagutzen ez genuenean..

Donostiako patinaje artistikoa Txuri-Urdin Izotz Jauregian hasi zen, Javier Viscarret Jauregiko zuzendari ohiaren ekimenari esker.

Pistan egon zen lehen entrenatzailea Susan Mason zen (britainiar patinatzailea, primerako kirol palmares bat zuena), Donostiako lehen patinatzaile taldea osatu zuelarik. Geroago, Caroline Brown ere izan zen, denbora oso laburrean, Javier Lopezek ordezkatua izan zelatik. Azken hau izan zen entrenatzailea egungo Jonathan Levers entrenatzailea iritsi zen arte.

Kirol honek eta bere zaletasunak hazten jarraitzen zuten, eta agerian geratu zen kirol hau antolatzeko beharra. Horrela sortu zen izotz kirolen lehen kluba, bai hockeya bai patinaje artistikoa barnean zituelarik, Txuri-Urdin Izotz Kluba.

Lehen klub handi honetatik, nazioarteko lehiaketetan eta “holiday On Ice” bezalako ikuskizunetan parte hartu zuten izen handiko patinatzaileak sortu ziren.

1990ean, zaletasunaren gorakada nabarmenarekin, patinaje artistikoak bere kluba sortu zuen, Hockeytik aldenduz: TXURI BERRI izotz kluba.

Note: Carousel will only load on frontend.
by AXLI with love.